Kubrick proiektua

Azpitituluak-eus 2021/02/10 12:00:00 GMT+2
Joxe Aranzabal blogari eta komunitate honetako 'azpidazle' saiatuaren ekimenez osatu da Kubrick proiektua azken asteetan. Hau da, Stanley Kubrick zine-zuzendari estatubatuarraren filmografia osoa euskaraz dago orain.

Kubricken 5 film zeuden geure katalogoan iaz arte (pare bat Aranzabalek berak azpidatziak, besteak beste jatorri batzuetakoak), baina pandemia garaia aprobetxatu du Joxe Aranzabalek filmografiako 13ak osatzeko falta ziren 8 filmak euskaratzeko. 

Honela geratu da, beraz, film zerrenda hori: