Full Metal Jacket

Joxe Aranzabal 2021/01/21 18:25:00 GMT+2

AEBetako Itsas Armadako soldadu batek deskribatzen du Vietnamgo gerrak zelan kentzen dien gizatasuna han borrokatzen ari diren soldadu amerikarrei, marineen entrenamendu-kanpamentuetan hasi eta Hue hiriraino, non kalez kale borrokatzen ari diren.

Filma “The Short Timers” eleberrian oinarrituta dago, 1979an Gustav Hasford-ek idatzia. Izenburua, berriz, lotuta dago garai hartan AEBetako infanteriako soldaduek erabiltzen zuten “full metal jacket” bala motarekin, non proiektila metal gogor batez babesten baitzen. 1987an filma Oscar sarietarako izendatu zuten, egokitutako gidoi onenari.

Zuzendaria: Stanley Kubrick. Gidoilariak: Stanley Kubrick, Michael Herr, Gustav Hasford. Aktoreak: Matthew Modine, Vincent D'Onofrio, Lee Ermey. Ekoizpena: Warner Brothers. Estekak: Wikipedia |

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta (gutxienez):
Full.Metal.Jacket.1987.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM]
Full.Metal.Jacket.1987.720p.BrRip.YIFY

Zip archive Full.Metal.Jacket.1987.Subtitles.YIFY.EUS.srt.zip — Zip archive, 41 KB