A Clockwork Orange

via Filmazpit — 2012/03/16 08:30:00 GMT+2

Alex DeLarge (Malcolm McDowell), gaizkile psikopata eta liderra da, eta bere plazerrsak dira musika klasikoa (bereziki Beethoven), bortxaketak eta ultra-indarkeria. Bere lagun drugoekin dabilela, haiekin nadsat hizkeran mintzatuko da, termino eslaviarrak (batik vbat errusiarrak), ingelesak eta errimak nahasiz: erronka galanta Jon Muñoz itzultzailearentzat. Agintariek harrapatzen dutenean, Alex psikologia konduktistako esperimentuen bitartez bergizarteratu nahiko dute, era bortitzean.

Zuzendari eta gidoilaria: Stanley Kubrick. Jatorrizko eleberria: A Clockwork Orange, Anthony Burgess-ena. Aktoreak: Malcolm McDowell, Patrick Magee, Adrienne Corri, Michael Bates. Herrialdeak: Erresuma Batua - AEB. Estekak: IMDB / Wikipedia (eu).

Erantsitako fitxategian hiru aukera doaz. Bat, Brrip izenekoa, bateragarri izango da bertsio hauekin:

 A.Clockwork.Orange.1971.720p.x264.aac.mp4.anoXmous 
 A.Clockwork.Orange.1971.720p.BRRiP.x264.AAC(5.1).mkv-Zen_Bud
 A Clockwork Orange 1971 720p ReRip BluRay x264-CtrlHD
 A Clockwork Orange 1971 BRrip 720p x264[Herakler]

Xvid izenekoa, bertsio hauekin:

 A.Clockwork.Orange.1971.DVDRip.XviD
 A.Clockwork.Orange[1971]DvDrip-aXXo

Eta Fxg izenekoa, beste honekin:

 A Clockwork Orange[1971]DvDrip[Eng]-FXG

Azpidatzi hauek 2011. urteko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astean emateko egin ziren eta Filmazpit-ek igo ditu gero sarera.

application/rar LaranjaMekanikoa.rar — application/rar, 134 KB