Fear and desire

Joxe Aranzabal — 2020/12/14 16:13:00 GMT+2

Gerraren kontrako film honetan, lau soldadu agertzen zaizkigu, etsaiaren eremuan harrapatuta. Han dauden bitartean, aurre egin beharko dizkiete beren beldurrei eta desirei. Pelikulan agertzen dena ez da gerra jakin bat, baina berau filmatu zen Koreako gerra garaian.

Hauxe da Stanley Kubrick-ek zuzendutako lehen filma. Urte luzez desagertua-edo egon zen, besteak beste zuzendariak berak desagertarazi nahi zuelako, konforme ez-eta emaitzarekin. 15 lagunek hartu zuten parte filmaketan: zuzendaria, bost aktore, bost teknikari eta hiru langile mexikar, materiala batetik bestera garraiatzeko.

Zuzendaria: Stanley Kubrick. Gidoilariak: Howard Sackler. Aktoreak: Frank Silvera, Kenneth Harp, Paul Mazursky. Ekoizpena: Regency Entreprises. Estekak: Wikipedia.

Bi bertsio doaz zip-ean erantsita. Classics izenekoa, bertsio hauekin dago sinkronizatuta (gutxienez):

Fear.and.Desire.1953.(Stanley.Kubrick).1080p.BRRip.x264-Classics.mkv
fear and desire (1953) 720p brrip playnow sujaidr

Eta PFA fitxategia, bertsio hauetarako:

Fear.and.Desire.1953.1080p.BluRay.x264-PFa
Fear.and.Desire.1953.BDRip.x264-PFa
Fear.and.Desire.1953.BRRip.X264.AC3-PLAYNOW

Zip archive Fear.and.Desire.eus.zip — Zip archive, 32 KB