2001: A Space Odyssey

Jatsu — 2015/01/07 11:37:00 GMT+1
Urtea
1968

Duela hainbat miloi urte, homo sapiensaren agerpena baino lehen, primate batzuek inteligentzia maila egoera altuago batera eramaten dituen monolito bat aurkitzen dute. Miloika urte geroago Ilargian lurperatua dagoen monolito batek zientzialarien interesa pizten du. Azkenik, NASAren misio batean, HAL9000 adimen artifizialdun makina, espazio ontzi tripulatu baten sistema guztiak kontrolpean izateaz arduratzen da.

Zuzendaria: Stanley Kubrick. Zuzendaritza artistikoa: John Hoesli. Gidoia: Stanley Kubrick, Arthur C. Clarke. Argumentua: Arthur C. Clarke (The Sentinel nobela). Música: Richard Strauss, Johann Strauss Jr., Aram Khachaturian, György Ligeti. Aktoreak: Keir Dullea, Gary Lockwood, William Sylvester, Daniel Richter, Leonard Rossiter, Margaret Tyzack, Robert Beatty, Sean Sullivan, Douglas Rain, Maggie d'Abo.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 2001.A.Space.Odyssey.1968.720p.BrRip.x264.YIFY
 2001.A.Space.Odyssey.1968.1080p.BluRay.x264.anoXmous
Azpitit dio:
2015/01/09 12:16

Eskerrik asko @jatsu zure lehen ekarpen honengatik. Stanley Kubrick-en lan batzuk bagenituen lehendik ere; orain, ezagunenetako bat gehitzen zaie zuri esker.

Luistxo dio:
2015/01/17 11:54

Oso ondo @Jatsu klasiko hau euskaratzeagatik. Ikusi gabe neukan, eta zapore gazi-gozoa utzi dit. Batetik, uste dut alderdi tekniko eta estetikotik bikaina dela, garaiari erreparatuta are gehiago. Baina, gaiari dagokionez, hotz samarra suertatzen da.

Bi motibo nagusi daude pelikulan, esango nuke. Bat, inteligentzia artifizial batek gizakiarena gainditu dezakeelako beldurrarena, oso ondo islatua dago, HAL-en jarrera beldurgarrian.

Beste motiboa, gizakiak inteligentzia estralurtar "zaindari" batekin topo egin izanarena, metafora huts samar eta ulertezinetan geratzen du: mamia falta zaio. Gainera, uste dut kontu hori ez dagoela oraindik ondo konpondua zientzia fikzio zinematografikoan: Carl Sagan-en eleberrian oinarritutako Contact hura ere hutsa iruditzen zaidalako.

Arsenicum dio:
2017/12/25 12:26

Kaixo,

Euskal-Encodings webgunean muntaia eginda duzue, eta baita euskarazko bertsioa ere.