Dr. Strangelove
- Urtea
- 1964
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Strangelove doktorea edo Nola Ikasi Nuen Ez Kezkatzen eta Bonba Maitatzen, komedia beltza da, satira fina Gerra hotzaren inguruan. Filmak iradokitzen du burutik jota dagoen jeneral amerikar batek agindu lezakeela eraso nuklear bat Sobiet Batasunaren kontra, AEBetako presidenteari kontsultatu barik.
Aktoreen artean Peters Sellers nabarmentzen da, hiru rol jokatzen ditu-eta: Britaina Handiko Aire Armadaren kapitaina, AEBetako presidentea eta Strangelove doktorea. Mende erdi pasatu denean filma egin zenetik, askok jotzen dute Dr. Strangelove inoizko komediarik onenetako bat.
Zuzendaria: Stanley Kubrick. Gidoilariak: Stanley Kubrick, Terry Southern, Peter George. Aktoreak: Peter Sellers, George C. Scott, Sterling Hayden. Ekoizpena: Hawk Films.
Izenburua: Dr. Strangelove (en). Docteur Folamour (fr). ¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú (es). Dr. Strangelove (eu). Estekak: Wikipedia |
Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta (gutxienez):
Dr..Strangelove.Or.How.I.Learned.To.Stop.Worrying.And.Love.The.Bomb.1964.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM].mp4
Dr.Strangelove.1964.720p.BluRay.x264-YTS
Dr.Strangelove.1964.1080p.BluRay.x264-YTS