Nola ikusi filmak euskarazko azpidatziekin
Prozedura funtsean sinplea da.
Baina detaileak bihurriak dira. Film bat azpititulatuta ikusteko, funtzionatzen duen modu segurua da bi fitxategiren bidezkoa:
- Bideoa, avi formatuan.
- Azpitituluen fitxategia, srt formatuan.
Idealki, bi fitxategiak izen berarekin izango ditugu karpeta batean, eta luzapenagatik desberdinduko dira. Adibidez: steal_this_film.avi eta steal_this_film.srt
Sistema honek funtzionatzen du beste bideo formatu batzuekin ere, adibidez Mp4 eta Mkv formatuekin. Beraz, gorago AVI jartzen duen bezala, Mp4 edo Mkv ere izan daitekeela kontuan izan.
Hortaz, steal_this_film.mp4 eta steal_this_film.srt ordenagailuko karpeta batean ditulugarik, VLC bezalako jogailu batekin ikusi ahal izango ditugu ordenagailuan.
Era berean, bi fitxategiak pendrive batean jarrita, pendrive hori telebistako USB zuloan sartu, eta gaur egungo telebista gehienetan zuzenean ikusi ahal izango da edukia euskarazko azpidatziekin.
Erraza da, beraz; beste modu batean azalduta, tutorial labur honek azaltzen du funtsezkoa. (horra beste tutorial bat Sustatun)
Ik