Non aurkitu filmak
Azpitituluen webgune honetan ez dugu film fitxategirik eskaintzen. Hori bai, sarean aurki daitekeen bertsio baten edo besteren informazioa gehitzen dugu fitxetan.
Saretik filmak jaisteko modu erosoena BitTorrent teknologia erabiltzea da. uTorrent edo Transmission bezalako programa-bezero bat instalatu daiteke ordenagailuan, eta gero, bilatzaile jakin batean filmak bilatu, eta, euskarazko azpidatziekin bateragarri izan daitezkeen bertsioak aurkitzen saiatu.
Torrent-ak topatzeko baleko leku batzuk hauek dira:
orrent bat topatzen dugunean, zenbait daturi erreparatu behar diogu:
Fitxategiaren tamaina:
700 edo 900 Mb inguru, kalitate normaleko film bat izango da. 1400 Mb edo 1.4 Gb-ekoa, kalitate handiagoko zerbait da, baina 700 Mb baten denbora bikoitza beharko du jaisteko, baldintza berberetan.
Seeders eta Leeches
Torrent fitxategien logikak funtzionatzen du erabiltzaile askoren artean, zenbat eta jende gehiagoren eskuetan egon fitxategi bat, errazago jaitsiko da zeurera. Zenbatek eskaini, eta zenbatek xurgatu, hori de Seeders eta Leeches terminoek adierazten dutenak. Seeder dira ereiten dutenak, ereileak, seed edo haziak jarrita dituztenak beren ordenagailuetan beraien material hori beste batzuek ere deskargatu dezaten. Leech edo LE dira xurgatzaileak, izainak, odola xurgatzen duten animalia ornogabe horiek: fitxategi hori une jakin batean eskuratu nahian dabiltzanak.
Idealki, ratio ideala da Seeder asko, eta Leecher gutxi. Baina gauzak parekatuta joan ohi dira, Seeder asko dituztenak arrakastako materialak izaten dira, eta haietan Leecher asko egon ohi da. Normalean Seeder askokoak azkarrago ibiliko dira gutxikoak baino, baina alderantziz gerta daiteke, eta behin fitxategi bat jaisten hasita, ezin da jakin ea berehala jaitsiko zaizun, egun batzuk beharko dituen, edo saltoka ibiliko ote den (gaur geldi, baina etzi, bat-batean, azkartzen da).
Behin film batzuk jaitsita, komeni zaizu horiek ez ezabatzea, eta zu Seeder izaten jarraitzea film horietan. Zenbat eta gehiago duzun zuk eskaintzeko, sistemak gehiago jaisten utziko dizu.
Kalitatea
Adi, edukia jaisterakoan, batez ere estreinaldien kasuan, ea ze kalitate duen materialak. Eskuzko kamerarekin zinema-aretoan grabatutako film asko izaten da. Kalitate hobeko materialak beranduago azaltzen dira. Film bat eskuzko grabaketakoa dela adierazteko zenbait termino eta laburdura erabili ohi da: Screener, Scr, Telesynch, TS, Cam... Fitxategien izenean egoten dira sartuta laburdura eta termino horiek. Adi egon, eta irakurri komentarioak kalitatearen berri izateko.