Azpititulu bikoitzak
EGUNERAKETA, 2022. Behean aipaturiko Srtmerger online tresna desagertu egin da webetik 201tik hona. Horren ordez srtmerge.github.io delakoak funtziionatzen duela ikusi dugu, nahiz eta emaitzaren kolore aukera (zuria/grisa) ez den egokiena. Python programa bat ere aurkitu dugu, hemen.
2014ko testua:
Nazioarteko herrialde elebidun batzuetan, zinea azpititulu bikoitzekin emateko ohitura normala da (Israel, Brusela hiriburua Belgikan, Estonia...). Euskal Herrian inor ez da saiatu honekin, eta bada garaia norbaitek egiteko: horra erreibindikazio bat webgune honen izenean Sustatun; eta Urtzi Urrutikoetxea kazetariak ere gauza bera eskatu egindako beste bat.
Tresna bat badago azpititulu bikoitzak sortzen laguntzen duena, eta etxerako eta ordenagailu/kanoi bidezko emanaldietarako balio dezake. SRTmerger da tresnaren izena, eta bi azpidatzi ematen dizkiozu input gisa, eta bakarra ematen dizu emaitza gisa, non kolorez bereiztu ditzakezun bi azpitituluak. Emaitza ez da guztiz ideala, baina aprobarako, balekoa izan daiteke.
SRTMerger-era azpitituluak igo aurretik, zein kodeketan eginda dauden bi jatorrizkoak. Gero, lehenbizi igo erdarazkoa, eta eman horri kolore bat (horia). Ondoren, bigarren fitxategia izan dadila euskara (eta hori zuriz agertzeko, default aukeratu kolorerako). Nire ustez hobeto da goian erdara horiz, eta behean zuriz euskara. Irudian erakusten da nola. (oharra: azpitituluen lerro formatua ondo egon behar da, bestela etenda geratzen da emaitza output fitxategian).
Aprobak:
- Arrietty. (gaztelania/euskara)
- Toy Story 3. (ingelesa/euskara)
Informazio gehiago hemen.