1350 film baino gehiago, 2020a amaitzean
Azpitituluak-eus
—
2020/12/31 10:41:03 GMT+1
Urte honetako azken asteetan, zenbait karga masibo egin ditugu film eta telesailen katalogora. Boluntarioen ekarpenek ere jarraitu dute, eta 2020a ixterako, 1350 filmen langa gainditu dugu.
Jendearen ekarpen boluntarioak 20 film izan dira aurten, eta telesail oso bat ere bai (The Mandalorian). Ekarpen horien artean nabarmentzekoak:
- Joxe Aranzabalek Staleny Kubrick-en filmografiari emandako errepasoa (zeina itxi dugun Dr. Strangelove bikainarekin, aurten igotako azken filma).
- Josu Etxarrik Star Wars materialarekin egindako ekarpenak, Mandalorian aipatutakoaz gain, saga ofizialaren bi amaierakoak. Etxarrik lan hau Euskal Encodings-en egindako kargekin osatu du gainera.
Eduki hauez gain, Eusko Jaurlaritzaren IKT laguntzetan bultzada jaso zuen proiektuak 2020an, eta horri esker, beste jatorri batzuetako 110 film, eta 50 telesail ataletik gora kargatu ditugu webgunera. Hauen artean aipagarri:
- The Favourite
- Spider-Man into the Spider-Verse
- Solo: A Star Wars Story
- Tesnota
- Bohemian Rhapsody
- Touch of Evil (Orson Welles)
- Widows
- Zimna Wojna (gerra hotza, albiste ilustratzeko hautatua)
- The Death of Stalin
Eta telesailetan: Black Monday, The Littel Drummer Girl (John Le Carre zendu berriaren espioien eleberrian oinarritua), eta Agatha Christieren bi istorio: The ABC Murders eta And Then There Were None.