Black Monday

via Open Data Euskadi — 2020/12/14 15:11:00 GMT+1

New York-eko burtsaren inoizko jaitsierarik handiena pairatu zuen Wall Streeteko merkatuak 1987an, astelehen beltz batez (hortik telesailaren izenburua ingelesez) eta, sistemari desafio eginez, gertaera horren ardura izan zuten hiru pertsonarengan jartzen du fokua telesailak. Drogen eztanda, iraultza teknologikoa eta arrazismoaren testuinguruan, istorioko protagonistak ekonomia estatubatuarraren eliteetan barneratu ziren eta gehiegikerien mundua besarkatu zuten. Umore ukituaz eta pertsonaia beltz ez-ohiko baten ikuspegitik kontatzen da garai eta giro haien historia.

Telesail sortzaileak: Jordan Cahan, David Caspe. Aktore nagusiak: Don Cheadle, Andrew Rannells, Regina Hall, Paul Scheer.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2020/12/14 15:12
Black Monday S01. Black Monday telesailaren lehen denboraldia 2019an eman zuen Showtime telebistak AEBetan. 10 atal dira, 30 minutu ingurukoak.

Aktore nagusiak: Don Cheadle, Andrew Rannells, Regina Hall, Paul Scheer, Bruce Dern, Dannah Feinglass, Danielle Schneider, Kadeem Hardison, Eugene Cordero, Melissa Rauch.

Itsatsitako azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin (oro har).

HDTV.x264-KILLERS
HDTV.x264-KILLERS[eztv]
WEBRip.x264-ION10
WEBRip.X264-METCON
web-dl (monkee)
WEBRip x264-TBS
WEB.H264-MEMENTO

Deskargatu