Tesnota
- Urtea
- 2017
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
1998, Naltxik hiria Kabardio-Balkariako hiriburua, iparraldeko Kaukasoan, Errusia. Kokapen horretara itzultzen da Kantemir Balagov zuzendaria, gaztetan ezagutu zuen istorio baten berregiketa libre bat egitera. Kaukasoko nahasketa etnikoen erretrato ilun bat da filma. Bi etnia nagusi dira han, errusiarrez gain, Kabardiar kaukasotarrak (Balagov beraren herria), eta Balkartar turkiarrak. Protagonistak, berriz, beste etnia are txikiago batekoak dira: judutarrak.
Sinopsia: Ilana 24 urteko gazte bat da, eta aitaren garajean lan egiten du, hari aurrera ateratzen laguntzeko. Arratsalde batean, familia osoa (juduak dira) eta lagunak elkartuko dira, anaia txikiak, Davidek, ezkon-hitza eman duela ospatzeko. Geroago, gau hartan bertan, bikote gaztea bahituko dute eta erreskate-eskaera bat jasoko dute. Nola lortuko du familiak David salbatzeko dirua? Ilana eta haren gurasoak behar bezain urruti iritsiko dira, nor bere erara, arriskuei jaramonik egin gabe.
Izenburua: Tesnota (ru), Estutasuna (eu), Closeness (en), Demasiado cerca (es), Tesnota, une vie à l'étroit (fr).
Zuzendaria: Kantemir Balagov. Gidoia: Kantemir Balagov, Anton Yarush. Aktoreak: Darya Zhovner, Olga Dragunova, Artem Tsypin, Nazir Zhukov, Veniamin Katz, Michail Amburg. Herrialdea: Errusia. Hizkuntzak: errusiera, kabardera.
Bi bertsio doaz itsatsita. KAIZEN izenekoa bat etorriko da bertsio honekin:
Tesnota.2017.1080p.AMZN.WEB-DL.DDP2.0.H.264-KAIZEN
Eta WEBDL delakoa, gutxienez, beste hauekin:
Tesnota.2017.WEB-DL.720p.h264.AAC-DEEP.mkv
Tesnota.2017.WEB-DLRip.1.46Gb.MegaPeer