Zimna Wojna

via Open Data Euskadi — 2020/11/12 17:40:00 GMT+1

50eko hamarkadan Polonian abiatzen da istorioa, Zula eta Wiktor dantza eta kantu folklore-talde bateko parte izanik, lehena abeslari eta dantzari bezala eta bigarrena musikari eta taldearen zuzendari. Bi protagonisten maitasun istorioaren haritik, pelikulan zehar agertzen dira: Polonian herriz herri egindako tokiko musika eta dantza-bilketa, ondare hori aretoetan erakusteko akademizazio eta koreografiatze lanak, erabilkeria politikoa, bestelako kulturekin eta ideologiekin (jazz musikarekin, bereziki) izandako talka eta topaketa... Maiteleek mendebaldera ere ihes egingo dute, batak lehenago eta gero besteak, Parisko jazz munduan bizitzen saiatzeko; baina patuak berriro Poloniara eramango ditu. Gerra Hotza edo Zimna Wojna izenburuak adierazten du garaia, eta baita maitaleen arteko harreman tirabiratsua.

Zuzendaria: Paweł Pawlikowski. Gidoia: Janusz Głowacki, Piotr Borkowski, Paweł Pawlikowski. Aktoreak: Tomasz Kot, Joanna Kulig, Borys Szyc, Agata Kulesza, Cédric Kahn, Jeanne Balibar. Ekoizpeneko herrialdeak: Polonia, Frantzia, Erresuma Batua. Hizkuntzak: poloniera, frantsesa. Iraupena: 88 min. Generoa: drama.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Cold.War.2018.1080p.BluRay.x264-DEPTH
Cold.War.2018.720p.BluRay.x264-DEPTH
Cold.War.2018.BDRip.x264-DEPTH
Cold.War.2018.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM]
Cold.War.2018.720p.BluRay.x264-[YTS.AM]

Zip archive Zimna wojna - Euskera prest.zip — Zip archive, 10 KB