Oscarretarako nominatuta dauden 8 film, euskaraz hemen

Azpitituluak-eus 2023/02/25 10:05:00 GMT+1
Martxoaren 12an izango den 2023ko Oscarretarako nominazio-zerrendan dauden film batzuk ere badaude gure katalogoan. Nominazio gehientsuen jaso dituzten 'Everything Everywhere All at Once' eta 'Im Westen nichts Neues' alemana tartean. Azken hau (Berririk ez mendebaldeko frontean) ingelesa ez besteko film onenaren kategorian ere badago, non beste bi film ere baditugun jada euskaraz, tartean geure katalogoan dagoen Irlandako gaelikozko lehen filma.

2023ko oscarretan nominazioetan nagusi suertatu da 11rekin Everything Everywhere All at Once filma. Komedia eta zientzia fikzioa uztartuz, akzio frenetikoa ere bai zeren eta, izenburuak dioen bezala, dena edonon aldi berean batera gertatzen da film honetan. Nominazioen sailkapenean bigarren, film alemana, klasiko anti-belikoan oinarritua:  'Im Westen nichts Neues / Berririk ez mendebaldeko frontean' (albiste honetako irudia film honi dagokio).

Gero beste sei, eta hauek, egia esanda, nominazio askokoak... bakarrekoak, baina sei film interesgarri benetan:

Animazioko film onenaren kategorian, bi: The Sea Beast / Itsasoko piztia eta Guillermo del Tororen Pinocchio / Pinotxo.

Ingelesa ez besteko hizkuntzen kategorian, beste bi: irlandera gaelikozko filma, lehena hizkuntza gutxitua honetan nominatua izan dena, An Cailín Ciúin / Neska Isila / The Quiet Girl. Eta Poloniako ekoizpen bat, 'Eo', non asto bat den protagonista, paralelismoak eginez Jerzy Skolimowskik urte batzuk lehenago egindako Essential Killing filmarekin (baina hartan gizaki batena zen rol nagusia). Im Westen alemanarekin lehiatuko dira hauek, hain zuzen...

Amaitzeko, plataformetako beste bi film entzutetsu, baina nominazioetan bakarrik izendapen bana jaso dutenak: Blonde (Marilyn Monroeren gaineko biopic bat, Ana de Armas aktorea izendatua dagoelatik), eta Glass Onion, thriller komedikoa, Rian Johnson zuzendari gero eta entzutetsuagoak zuzendua.