The Sea Beast

Doraemon — 2022/07/08 13:37:00 GMT+2


Itsasoko Piztia da animazio konputerizatuarekin eginiko film estatubatuarra, Netflix-en lantzamendu globala izan zuen euskarazko bikoizketarekin streaming plataforma horretan agertutako lehen lana. Euskarazko azpidatzien aukerarekin ere banatu zen, eta hortik lortu ditugu honako.

Maisie Brumble neskatoa itsasoko abenturak irakurriz ameskerietan aritzen den neska da. Halako batean, bera bizi den erresumak antolatzen duenean espedizio bat itsasoko piztia izugarri bat (Red Bluster delakoa) harrapatzeko, Crow kapitainaren untzian sartuko da Brumble, bera ere piztien harrapatzaile bihurtzeko.

Horietako bat da Jacob Holland: haurra zela, itsasoko piztia baten erasoan galdu zuen familia, eta, geroztik, Crow kapitaina aita baten parekoa da harentzat. Brumble neskatoak piztien arrantzalea izan nahi du. Hala ziren bere gurasoak. Miretsi egiten du Holland. Errege-erreginek piztiarik beldurgarriena, Red Bluster, harrapa dezatela eskatu diete Crowi eta Hollandi. Brumble haien Inevitable itsasontzian sartuko da, ezkutuan. Elkarrekin bizitako abenturak kontatzen ditu The Sea Beast (Itsasoko piztia) filmak.

Zuzendaria: Chris Williams. Gidoia: Chris Williams, Nell Benjamin. Edizioa: Joyce Arrastia. Jatorrizko ingelesezko ahotsak: Karl Urban, Zaris-Angel Hator, Jared Harris, Marianne Jean-Baptiste, Dan Stevens, Kathy Burke. Izenburua: The Sea Beast (en), Itsasoko Piztia (eu), Le Monstre des mers (fr), El monstruo marino (es). Plataforma: Netflix.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:


The.Sea.Beast.2022.720p.NF.WEB-DL.DDP5.1.Atmos.x264-SMURF
The.Sea.Beast.2022.1080p.NF.WEB-DL.DDP5.1.Atmos.x264-CMRG
The.Sea.Beast.2022.1080p.NF.WEB-DL.DDP5.1.Atmos.HDR.HEVC-CMRG
The.Sea.Beast.2022.1080p.WEBRip.x264-YIFY
The.Sea.Beast.2022.HDRip.XviD.AC3-EVO
The.Sea.Beast.2022.WEBRip.x264-ION10

Zip archive seabeast_eusk.zip — Zip archive, 25 KB