An Cailín Ciúin

Luistxo — 2023/02/04 13:00:00 GMT+2

Irlandesez (gaelikoz) mintzatutako filma da, eta hizkuntza honetan egindako film batek Oscar nominazioa lortu duen lehen aldia izan da 2023an, ingelesez-ez-besteko filmen kategorian. Melodrama sentikor bat da.

Sinopsia: Etxe disfuntzional batean haurdun dago ama: badituzte alabak lehendik, eta hauetariko bat ondo portatzekoa ez delakoan (aitaren arabera), senide batzuen etxean utziko dute zehaztu gabeko denbora baterako. Eibhlin eta Sean senar-emazteen etxaldera joango da Cait neskato isila beraz, eta isiltasunen azpian dauden sekretu eta maitasun-seinaleak deskubrituko ditu.

Zuzendari eta gidoilaria: Colm Bairéad. Jatorrizko eleberri laburra: Claire Keegan. Aktoreak: Carrie Crowley, Andrew Bennett, Catherine Clinch, Michael Patric, Kate Nic Chonaonaigh. Generoa: drama. Iraupena: 94 min. Herrialdea: Irlanda. Hizkuntzak: irlandes gaelikoa, ingelesa. Izenburua: An Cailín Ciúin (irlandesez, originala), The Quiet Girl (en, fr, es), Neska Isila (eu).

Azpidatzien bi bertsio doaz itsatsita zip-ean. WebDL izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

The.Quiet.Girl.2021.WEB-DL.1080p.x264
The.Quiet.Girl.2021.1080p.WEB-DL.AAC2.0.H.264

eta Bluray izenekoa beste hauekin:

The.Quiet.Girl.2022.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
The.Quiet.Girl.2022.720p.BluRay.x264.AAC-[YTS.MX]
The.Quiet.Girl.2022.IRISH.720p.BluRay.800MB.x264-GalaxyRG[TGx]
The.Quiet.Girl.2022.1080p.BluRay.x264.AAC5.1-[YTS.MX]
The.Quiet.Girl.2022.720p.BluRay.x264-ORBS
The.Quiet.Girl.2022.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG
The.Quiet.Girl.2022.BRRip.x264-ION10
The.Quiet.Girl.2022.1080p.BluRay.x265-RARBG
The.Quiet.Girl.2022.IRISH.1080p.BluRay.1400MB.DD5.1.x264-GalaxyRG

Zip archive The.Quiet.Girl.2022.EUS.zip — Zip archive, 35 KB