Glass Onion

Doraemon — 2022/12/28 18:10:00 GMT+2

Rian Johnson zuzendariak arrakasta dexente lortu zuen Knives Out misteriozko thriller-komediarekin, eta eskema bera errepikatu du Netflixerako ekoizpen honetan, non pertsonaia bat errepikatzen den, Benoit Blanc detektibea (Daniel Craig) eta luxuzko erreparto baten bilketa ingurune aberats batean. Inork ikusi du Elon Musk-en bizitza-estiloari egindako kritika bat filmean.

Sinopsia: Miles Bron da Interneteko super-milioitsu bat, eta gonbidatzen ditu bere lagunak asteburu bat igarotzera bere uharte greziar pribatura. Han, joko baten eran, hilketa-misterio bat argitzen saiatu beharko dira. Aldi berean, Bronen negozioaren jabetza, iragana eta etorkizuna jokoan daude, eta horretan bere bazkide izan zen Cassandra "Andi" Brand da gakoa, ia inork espero gabe uhartean agertu den gonbidatua.

Zuzendari eta gidoilaria: Rian Johnson. Aktoreak: Daniel Craig, Edward Norton, Janelle Monáe, Kathryn Hahn, Leslie Odom Jr., Jessica Henwick, Madelyn Cline, Kate Hudson, Dave Bautista. Herrialdea: AEB. Hizkuntza: ingelesa. Iraupena: 139 min. Plataforma: Netflix. Izenburua: Glass Onion (en) edo Glass Onion: A Knives Out Mystery; Puñales por la espalda. El misterio de Glass Onion (es); Glass Onion: une histoire à couteaux tirés (fr).

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Glass.Onion.A.Knives.Out.Mystery.2022.720p.NF.WEBRip.900MB.x264-GalaxyRG[TGx]
Glass.Onion.A.Knives.Out.Mystery.2022.1080p.NF.WEB-DL.DDP5.1.Atmos.H.264-SMURF

Zip archive glass_onion_eu.zip — Zip archive, 50 KB