Gaza mon amour, eta Gazako film gehiago
Gaza Mon Amour da ukitu ironikoz betetako film erromantiko bat. Hiam Abbas aktore ezaguna da protagonistetako bat.
Filma 2020koa da, beraz, 2023an hasitako gerra genozidaren baino lehenagokoa, baina balio du Gazako errealitate setiatu baina humanoa deskribatzeko bide ematen duena. Le Cochon de Gaza filma ere gure katalogoan dago, eta film hark ere halako sentipen bat igortzen digu, herri baten duintasuna eta erresistentzia, umore ukitu batez jantziak. Atmosfera bertsua Idoloa filman, Gazako kantari baten inguruan egindako filman.
Gazan zinema umorezkorik ezin da egin orain. Ikus-entzunezko "sorkuntzarik" bada han, erresistentziaren salaketa-bideoak dira. Agian bada gerrako erreportajerik egiten ari den heroiren bat Israelen bonben pean. Eta honen ondoren zer izango den posible ere ez dakigu. Baina kultura eta zinea maite dutenek ezin diote ezikusiarena egin Gazakoari. Elkartasuna. Genozidioa Stop.