Gaza Mon Amour

via Filmazpit — 2024/07/02 17:06:00 GMT+2

Gaza, 21. mendean, baina 2023ko gerra ikaragarria baino lehenagoko garaia. Issa (Salim Daw) 60 urteko arrantzalea da, Siham (Hiam Abass), bertako merkatuan jostun gisa lan egiten duen emakumearekin ezkutuan maiteminduta dagoena. Bere maitasuna aitortu nahi dionean, Apolo Jainkoaren antzinako estatua greko bat aurkitzen du bere arrantza-sare batean, eta ezkutuan eramaten du etxera. Ez du susmatzen altxor baliotsu hori aurkitzerakoan, bere bizitza hainbeste zailduko dela, non bere asmo guztiak arriskuan jarriko dituen. Azkenean lortuko ote du Sihami maitasuna adieraztea?


Gidoilari eta zuzendariak: Tarzan Nasser, Arab Nasser. Aktoreak: Salim Daw, Hiam Abbass, Maisa Abd Elhadi. Hizkuntza: Arabiera. Iraupena: 87 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Gaza.Mon.Amour.2020.1080p.WEB-DL.x264-uR
Gaza.Mon.Amour.2020.720p.WEB-DL.x264-uR

Zip archive gaza-mon-amour_eu.zip — Zip archive, 16 KB