Le Cochon de Gaza
- Urtea
- 2011
Borondate oneko hurbilpen bat, umorearekin, palestinarren eta israeldarren arteko gatazkari. Gazan, ez zehaztasun geopolitiko handiegiarekin, baina 2005. urtean kokatzen da istorioa nolabait, orduan kendu zituztelako azken kolonia juduak bertatik, eta presentzia militar antolatua ere orduan bota zuen atzera Israelek. 2014ko bonbardaketen errealitatearekin zerikusi handirik ez du marrazten den koadroak, baina tira, erlijio tabuen kritika bat badago behintzat.
Sinopsia: Gazako arrantzale txiro batek zerri bizia harrapatuko du itsasoan, sareekin. Bere herrikide arabiar zein etsai judutarren tabuak bat datoz animalia hau arbuiatzean, eta hala ere, arrantzaleak nolabait etekina atera nahi dio zerriari, miseria gorrian bizi baita.
Zuzendari eta gidoilaria: Sylvain Estibal. Aktoreak: Sasson Gabai, Baya Belal, Myriam Tekaïa, Ulrich Tukur Izenburua: Le Cochon de Gaza (fr), When Pigs Have Wings (en). Gazako zerria (eu). Ekoizpena: Frantzia, Belgika, Alemania. Hizkuntzak: Arabiera, hebraiera, ingelesa. Wikipedia
Bi aukera fitxategi erantsian. Fico eta GCJM izenekoak bat etorriko dira bertsio hauekin:
When.Pigs.Have.Wings.2011.DVDRip.XviD-FiCO When.Pigs.Have.Wings.2011.480p.BluRay.x264-GCJM
Azpidatzi hauek Filmazpit-en agertu ziren.