Ya Tayr El Tayer / The Idol

via Open Data Euskadi — 2019/01/09 13:06:00 GMT+2

Gazako (Palestina) mutil bat da Mohammad. Haren ametsa egunen batean Kairoko operan abestea da. Arrebarekin eta lagunekin musika talde bat antolatuko du, ezkontzetan jotzeko. Lan handia eginez, Egiptoko telebistako Arab Idol saioko aukeraketa saioetan sartzea lortuko du. Orduan hasiko da haren bizitzako bidaiarik zirraragarriena. Atalez atal, beldurrei aurre egin beharko die, Palestinako herrikideei poz apur bat eramateko. Mohammed Assaf kantariaren biografia da filma, haren haurtzarotik kontatuta, eta irudi errealak ere erabili dituzte.

Zuzendaria: Hany Abu-Assad. Aktoreak: Tawfeek Barhom, Kais Attalah, Hiba Attalah, Ahmad Qasem. Iraupena: 100 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Palestina.Urtea: 2015. Jatorriko izenburua: 'Ia tair el taier'.Izenburua beste hizkuntza batzuetan: The Idol (en).

Bertsio hauetarako sinkronizatua:

The Idol 2015 DVDRip x264-FRAGMENT
The Idol 2015 DVDRip x264-Eurimage