Denboraldiko eduki karga handiari ekin diogu

Azpitituluak-eus 2019/11/12 17:26:01 GMT+1
2019an ere laguntza jaso du proiektu honek aurrera egiteko, eta ehun filmen azpidatziak (eta telesail ataletan, gutxienez 50) gehitu nahi ditugu urtea amaitu baino lehen.

2019. urte honen hasieran, 2018. urtearen amaieran jasotako dirulaguntza bati esker, eraberrituta esnatu zen Azpitituluak webgunea, puntueus domeinu berriarekin. 2018ko deialdian agindutako eduki karga ezin izan genuen urtean bertan osatu, baina bai 2019ko lehen hilabetean, urtarrila amaitzerako.

Harrezkero, boluntarioek segitu dute dirulaguntzak banatzen eta aurten, berriro Eusko Jaurlaritzaren IKT alorreko laguntzak banatu direlarik, eduki gehiago kargatzeko konpromisoa hartu dugu. Aurten bai, urtea amaitu baino lehenago egitea espero dugu.

Lehen aleak bi telesailen hainbat atal izan dira: Tutankhamun eta Girls.