Agindutako eduki eguneraketa, 100 film baino gehiago

Azpitituluak-eus 2019/01/29 18:42:02 GMT+2

Duela aste batzuk adierazi genuen bezala, diru-laguntza bat tarteko, CodeSyntax enpresak hartu du ardura Azpitituluak Euskaraz proiektuarena, bere domeinu berri honetan: Azpitituluak.eus

Orrialde honetan daude abendura arteko igoerak, eta harrezkero 110 film berri, eta 55 inguru telesail-atal gehitu ditugu; aurkeztutako proiektuan agindutako kopuruak gaindituz.

Espero dugu Open Data Euskadi zerbitzuak azpidatzi gehiago askatzea 2019 honetan, eta horrela filmak sinkronizatzen eta dokumentatzen jarraituko dugu. Era berean, webgunea irekita dago boluntarioen ekarpenetara, aurreko fasean bezalaxe.