Azpitituluak.eus-ek berrituta jarraituko du
Duela urtebete impasse batean sartu zen Azpitituluak Euskaraz proiektua, baina proiektuak jarraipena lortu du azkenean. Dirulaguntza deialdi bat tarteko dela, webgunea berritu da, .com izatetik Azpitituluak.eus izatera igaro da, eta eduki berria ere badago.
CodeSyntax enpresak hartu du webgunearen ardura, webgunea berriztu eta edukiz hornitzen jarraitzeko konpromisoarekin. Gutxienez, 100 filmen azpidatzi berri, eta 50 atal telesail desberdinetakoak gehituko dira datozen asteetan.
Webgune berrituarekin, 22 filmen fitxak eta azpidatziak kargatu dira hain zuzen ere. Horien artean aipagarriak, Toni Erdmann komedia alemaniar bitxia, Fences drama afro-amerikarra, edo La Decima Vittima zientzia-fikzio klasiko italiarra. Beste 100 azpidatzi baino gehiago gehituko dira hurrengo egunetan.
Horrez gain, boluntarioen ekarpenetara irekita jarraitzen du webguneak. Azpidatzi batzuen fitxan, beste bertsio bat gehitu dezake edonork, eta azpidatzi berriak ere kargatu daitezke: erabiltzaile bat sortu behar da horretarako, hori da dena. Erabiltzailearekin eta login eginda, albistegian ere parte hartu daiteke libreki.
Webgune berrikuntzak lehengo URL guztiak gordetzea eta automatikoki desbideratzea dakar, lehen azpitituluak.com/euskaraz/1509089926 helbidean zegoen filma (Lady Macbeth, kasu honetan), automatikoki gorde da URL berrian, azpitituluak.eus/1509089926