Girls (2011–2017)

via Open Data Euskadi — 2019/11/07 15:35:00 GMT+1

En un barco chino blogarenEn un barco chino blogaren iritziz, Doctor en Alaska-rekin batera, "Girls" dugu azken bi hamarkadako telesailerik onena da. Oso era bikainean nahasten ditu umore gazia eta melodrama garratza Hannah Horvath izeneko neska gazte baten bizitza sozial eta sentimentala azaltzeko. Sei denboraldi ederretan, Hannah eta bere neska kuadrilaren gorabehera zoroen testigu izango gara, lehen lerroan, geldiezina den Heldutasun Aroa agertu arte zerumugan. Unibertsitatetik atera ondoren, New York hirian bere lehen lanpostu finkoa bilatzen duten bitartean (gogo txarrez, ia beti). Seriotasuna ez da inoiz, hain dibertigarria izan.

Lena Dunham da aktoreen artean izar handiena, bera baita Hannah pertsonaia antzeztu, gidoiak idatzi eta zenbait kapitulo zuzentzen dituena.

Sei denboraldi egin ziren 2011 eta 2017 artean.

Herrialdea: Estatu Batuak.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2019/11/07 15:37
Girls S04. Laugarren denboraldia: dagoeneko ezaguna da ingurunea, eta hala ere neska gazte hauen bizipen eta erronkek harritu egiten dute, eta ikuslea harrapatu. 2015ean eman zuten AEBetako telebistan. 10 ataleko denboraldia izan zen.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin: 1080p amzn web-dl

Deskargatu
Azpitituluak-eus dio:
2019/11/07 15:38
S06. Seigarren denboraldia (2017koa), eta azkena. 10 ataleko denboraldia izan zen. Denboraldiak aurrekoek bezainbesteko laudorioak jaso zituen, bere umore eta akzio inteligenteagatik, baina finale edo amaierak atsekabetu egin zituen batzuk.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin: Girls.S06.1080p.BluRay.x264-ROVERS[rartv]

Deskargatu