Boterearen Eraztunak, eta beste hainbat telesail-atal eta film karga masibo batean
Gehitutako telesailen artean, urteko ikus-entzunekoetako albisteetako bat: Eraztunen Jauna: Boterearen eraztunak, telesailaren euskarazko azpidatziak. Amazonek iragarri zuen hau bikoiztu ere egingo zela euskarara, baina horren berri ez dugu izan udazken honetan. Azpidatziak lortu ditugu ordea, eta hor daude. Plataformak hasi dira gauzak euskaraz azpidazten, eta The Witcher, The Imperfects eta The Sandman ere horrela gehitu ditugu.
Plataformetako edukia ere badago gehitu ditugun filmetan (32 takada batean): Blonde (Marilyn Monroeren gaineko biopic bikain bat, edo The Wonder, 19. mendeko Irlandan kokatutako misterio bat.
Beste film interesgarri batzuk, Druk daniarra (arrakasta nabarmena izan zuen Donostiako Zinemaldian), Round Midnight Bertrand Tavernierren 1986ko klasiko jazzistikoa, Roald Dahlen sorginak, Kieslowski jeinu poloniarraren lehena (Blizna, Orbaina), Minamaa eta Minari ukitu ekialdetarra duten Hollywoodeko arrakastak, Alois Nebel animazioko film txekiar interesgarria, eta bolondres baten eskutik etorri den Annie musikala.