Round Midnight

via Filmazpit — 2022/11/23 14:34:00 GMT+2

Filmak erretratatzen du 1950eko Parisko jazz eszena, non esperantzak eta dramak nahasten ziren. Mundu horretan ibili ziren Lester Young saxo-jotzailearen eta Bud Powell piano-jolearen arteko pertsonaia asmatu bat da Dale Turner, filmeko protagonista. Turnerrek porrot egiten du New York-en, besteak beste alkoholari lotua dagoelako, eta Parisen saiatuko da bizitza artistiko berria egiten. Baina Parisen ere ez da erraza izango bizimodua.

Zuzendaria: Bertrand Tavernier. Gidoia: Bertrand Tavernier, David Rayfiel. Aktoreak: Dexter Gordon, François Cluzet, Herbie Hancock eta, kameoetan, Martin Scorsese, Philippe Noiret eta Wayne Shorter. Musika: Herbie Hancock. Jatorrizko liburua: Francis Paudras. Herrialdeak: Frantzia, AEB. Hizkuntza: ingelesa. Iraupena; 133 min. Izenburua: Round Midnight (en), Alrededor de la medianoche (es), Autour de minuit (fr).

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Round.Midnight.1986.1080p.BluRay.x264.AAC5.1-[YTS.MX]
Round.Midnight.1986.720p.BluRay.x264.AAC5.1-[YTS.MX]

Zip archive round-midnight-euskona.zip — Zip archive, 27 KB