Alois Nebel

via Filmazpit — 2022/11/23 13:40:00 GMT+1

Nagusientzako animazioko film dramatikoa, Txekian ezaguna egin zen komiki-trilogia batean oinarritua.

1980ko hamarkadako amaiera, Txekoslovakian belusezko iraultza bizi dute, erregimen komunistaren erorketa eta Txekia eta Eslovakia estaty independente berrien sorrera. Jesenik mendietan, treneko txartel-ikuskatzaile bat aluzinazioak edukitzen hasten da, II. Mundu Gerraren amaierako urte eta errealitateekin nahasten zaio oraina. Iragan urte haietan, eskualdeko alemanak egotzi zituzten indarrez, nazismoaren porrotaren eta okupazuoaren ondoren.

Zuzendaria: Tomáš Luňák. Ahots nagusiak: Miroslav Krobot, Marie Ludvíková, Karel Roden. Jatorrizko komikia: Jaroslav Rudiš (gidoia) eta Jaromír 99 (marrazkiak). Herrialdeak: Alemania, Txekia. Hizkuntza: txekiera. Iraupena: 84 min.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Alois.Nebel.2011.720p.BluRay.x264.Ganool
Alois.Nebel.2011.1080p.BluRay.x264.Ganool
Alois.Nebel.2011.1080p.BluRay.DTS.x264.DON

Zip archive Alois_Nebel_BR_eus.zip — Zip archive, 11 KB