The Sandman

via Euskal Encodings — 2022/11/16 17:15:00 GMT+2

Neil Gaimanek 1989-1996 urteen artean idatzi zituen komiki-liburu gisa irtendako abentura hauek, jainkozko pertsonaia bat marrazten dutena, Morpheus edo ametsen nagusia, Sandman edo hondar-gizon izenarekin ezaguna, magia boteretsua egiteko erabiltzen duen gaia hori baita, area edo indarra.

Telesaileko pertsonaiak askok queer ukitu bat dutela-eta, erreakzionario askok kritikatu izan dute telesaila. Tira, Gaimanen 30 urte lehenagoko idazkeran ere halakoak ziren pertsonaiak, itxuraz eta joeraz anitzak.

2022koa da 1. denboraldia, eta zalantzak egon ziren ea jarraituko zuen, baina 2022an bertan iragarri da 2. denboraldi bat bederen ekoitziko dela.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2022/11/16 16:17
Morpheus edo ametsen nagusia da protagonista, Sandman edo hondar-gizon izenarekin ezaguna, magia boteretsua egiteko erabiltzen duen gaia hori baita, area edo indarra. Lehen denboraldi honetan., ehun urtez gizaki baten kontrolpean preso egon da Morpheus eta askatzen delarik, mendeku hartu nahiko du. Jainkozko izakien artean zein gizaki mortalen artean gaizkileak ere borrokatuko ditu.

Atalen zuzendariak: Neil Gaiman, David S. Goyer, Allan Heinberg, Jamie Childs, Andrés Baiz, Louise Hooper, Mairzee Almas, Mike Barker, Coralie Fargeat, Hisko Hulsing.

Aktoreak: Tom Sturridge, Gwendoline Christie, Sanjeev Bhaskar, Amid Chaudry, Charles Dance, Boyd Holbrook, Vivienne Acheampong, Kirby Howell-Baptiste, Mason Alexander Park, Donna Preston, Jenna Coleman, Niamh Walsh, Joely Richardson, David Thewlis, Kyo Ra, Stephen Fry, Razane Jammal, Sandra James-Young, Patton Oswalt,.

Musika: David Buckley. Ekoizpema: Warner Bros Television, DC Entertainment, Phantom Four Films, The Blank Corporation. Plataforma: Netflix.

Atal kopurua: 11. Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honetako multzoarekin:

The.Sandman.1080p.NF.WEB-DL.DDP5.1.Atmos.H.264-SMURF

Deskargatu