2022 amaitu dugu ehun film eta ehun telesail-atal gehiago gehituz katalogora

Azpitituluak-eus 2023/01/01 12:06:00 GMT+2
1.600 film luzeko langa gaindituz amaitu du 2022. urtea Azpitituluak.eus webguneak (zehazki 1605 film daude orain gure katalogoan).

Abenduko azken karga masiboan gehiturikoen artean daude, Tenet edo Nobody bezalako zinema-aretoetako arrakastak, edo plataformetan ospetsu bihurtu diren estreinaldiak hala nola The Good Nurse, Troll norvegiarra, Guillermo del Tororen Pinocchio edo Glass Onion .

Urtean zehar gehitutako ehun film baino gehiago horietan, Amazon Prime Videok edo Netlixek azpidatzi dituenak dexente dira.

Telesail atalei dagokienez ere, ehun aletik gora igo ditugu:

2023rako ere, 200 ale azpititulatu, sail-atal eta filmen artean, gehitzea izango da gure helburua.