The Loudest Voice

via Open Data Euskadi — 2022/08/29 14:10:00 GMT+2

Zazpi ataleko telesail itxi hau (mini-series esaten dena, denboraldi gehiago ez dituena lehenaz aparte), Fox telebista katearen 21. mendeko historian zentratzen da (lehentxoago hasi arren, 19953an), batez ere bere sortzaile eta nagusi Roger Ailes delarik protagonista. Eskuin estatubatuar ultraren gorakadan Foxek izan duen eragina ageri da telesailean, bereziki Trumpismoa indartzen izan dute rola, eta baita nola Roger Ailes abusatzaile bat zen erakunde barruan, emakumezko aurkezle eta langile askoren jazartzailea. Me Too mugimenduak erorrarazitako figura bat da Roger Ailesena, eta bera desagertzen den arte jarraitzen du istorioa telesailak (gero ez dago jada Ailes bertan, baina trumpismo ultraren bozgorailu izaten jarraitzen du Foxek, Murdoch familiaren News Corp erraldoiaren baitan).

Telesail sortzaileak: Tom McCarthy eta Alex Metcalf. Jatorrizko liburua: The Loudest Voice in the Room (Gabriel Sherman). Aktoreak:
Russell Crowe, Naomi Watts, Seth MacFarlane, Sienna Miller, Simon McBurney, Annabelle Wallis, Aleksa Palladino. Jatorrizko katea: Shwotime. Atalak: 7. Urtea: 2019.

Azpidatzien euskarazko SRT-ak bat etorriko dira bertsio hauekin: amzn webrip / web-dl (ntb)

Zip archive Loudest.Voice.S01-eus.zip — Zip archive, 149 KB