Underwoodtarrak eta Medicitarrak, jarraipeneko denboraldiak
Azpitituluak-eus
—
2019/11/28 17:13:32 GMT+1
Beste sasoi batzuetan kargaturiko telesail nabarmen batzuen luzapenak dakartzagu orain:
House of Cards famatuan, S05 bostgarren denboraldia. Kevin Spacey protagonista izan zen azkena (azken denboraldia eta, suposa daiteke ia-ia, bere azken ikus-entzunezko lana) paria bat bihurturik geratu baita sexu jazarpeneko saleketen ostean.
Bestetik, Medici Florentziako familiaren gaineko drama historikoan, Medici: The Magnificent izenez ezaguna da bigarren denboraldia, kargatu berri duguna. Lorenzo de Medici-ren istorioa, zortzi ataletan.