House of Cards (2013- )

Azpitit — 2017/03/01 10:12:00 GMT+1

BBCk Erresuma Batuaren alderdi kontserbadorearen eremuan kokatu zuen House of Cards telesail originala . Baina Netflix-ek erosi zituenean eskubideak, iraupen luzeko bere lehen telesaila ekoizteko, Estatu Batuetara eta alderdi demokratara eraman zuen fikzioa. Frank Underwood Kongresuko kidea eta bere emaztea Claire dira protagonistak hasieran, botere-goseak definitutako bikote bat. Frank Kongresukide gisa hasten dela diogu, baina denboraldietan aurrera... oso gora iritsiko da.

2017an 5. denboraldia ematekoak dira Netflix-en. Hau izan da Netflix-eko lehen telesaila zeinean tal guztiak aldi berean jarri zituzten sarean.

Telesail sortzailea: Beau Willimon (bertsio amerikarra), Michael Dobbs (bertsio britainiarra). Katea: Netflix. Estekak: Wikipedia (eu) | imdb

Fitxategirik ez
via Open Data Euskadi dio:
2017/03/01 11:14

Cards(season_3)">Hirugarren denboraldia 2015ean banatu zuen Netflix-ek, eta hasten da Frank Underwood presidente dela jada. Baina nola legealdia hasita hartu duen kargua, berehala hasi beharko da prestatzen hurrengo hauteskundeetako hautagaitzarako, eta denboraldia Iowako primariekin amaitzen da.

Denboraldiko trama gehigarri batzuk dira:

  • Claire eta Frank-en harreman gero eta gatazkatsuagoa.
  • Errusiako presidente Petrov-ekin dauzkaten auzi konplikatuak.
  • Underwod presidentearen laguntzaile nagusien arteko jelosia (Seth Grayson eta Doug Stamper).
  • Remy Danton aholkulariaren intrigak.

Atal zuzendariak: James Foley, Robin Wright, Agnieszka Holland, John Dahl, Tucker Gates, John David Coles. Atal gidoilariak: Beau Willimon, John Mankiewicz, Frank Pugliese, Laure Eason, Kennth Lin, Melissa James Gibson, Bill Kennedy. Aktoreak: Kevin Spacey, Robin Wright, Michael Kelly, Elizabeth Marvel, Mahershala Ali, Derek Cecil, Nathan Darrow, Molly Parker, Jimmi Simpson, Paul Sparks, Kim Dickens, Jayne Atkinson, Lars Mikkelsen.

Atalak: 13. Atalek ez dute izenbururik, besterik gabe, denboraldien hurrenkeran, 27. kapitulutik, 39.era daude zenbatuta. Multzo honetan aurkituko dituzunekin daude sinkronizatuta euskarazko azpidatziak:

 House of Cards (2013) Season 3 - COMPLETE S03 
 w Eng Subs 720p BluRay x264[MKV, AC3,5.1]Ehhhh


Deskargatu
Azpitituluak-eus dio:
2019/11/28 16:03
Bostgarren denboraldia. Frank Underwood-en hauteskunde garaipena zalantzan dago, eta aurreko ataletan ohi bezala, konspirazio nahasietan saiatuko da Kevin Spacey-ren pertsonaia. Denboraldiak aurrera egin ahala, tentsioak areagotuko dira bere emazte Claire-rekin, eta amaierara aldera, Claireren pertsonaia izango da nagusia eta indartsuena.

2017ko maiatzean zabaldu zen denboraldia Netflixen.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:
webrip (rarbg)
720p/1080p webrip (morose)
1080p webrip (convoy)
720p/1080p webrip (ntb)

Deskargatu