Medici

Azpitit — 2016/11/03 10:48:00 GMT+2

Italiako ernazimenduan, 15. mendean kokatutako telesaila. Medici familiaren gorabeherak, azken aldian telesail historiko edo ahistorikoetan ohikoa bihurtu den estilo batean kontatua: politika sexu eta indarkeriarekin nahastuta, hain zuzen ere.

Italia eta Erresuma Batuaren arteko ekoizpen bat da, eta ingelesezko ahotsekin grabatua da originala, nahiz eta telebista bidezko lehen emanaldiak italierazko bikoizketarekin ematekoak diren RAI katean 2016ko udazkenean. Dagoeneko, 2. denboraldi bat iragarri da 2017rako.

Telesail sortzaileak: Frank Spotnitz, Nicholas Meyer. Aktoreak: Dustin Hoffman, Richard Madden, Annabel Scholey, Stuart Martin, Brian Cox, Lex Shrapnel, Guido Caprino, David Bradley. Ekoiztetxeak: Lux Vide, Big Light Productions, Wild Bunch TV, Rai Fiction. Imdb

Fitxategirik ez
via Whitesnakeftw dio:
2016/11/03 10:49

Lehen denboraldiaren lehen lau kapituluen euskarazko azpidatziak igo ditu OpenSubtitles webgunera whitesnakeftw erabiltzaileak. Hemen itsasten ditugu. HDTV.H264.1080p bertsioetarako dira.



Deskargatu
via Whitesnakeftw dio:
2016/11/25 10:51

Hemen telesailaren 1. denboraldi osoa, telebistetan 2016ko udazkenean emana, HDTV.H264.1080p bertsioetarako.

Lehen denboraldiko aktoreak: Dustin Hoffman, Richard Madden, Annabel Scholey, Stuart Martin, Brian Cox, Lex Shrapnel, Guido Caprino, David Bradley. Zuzendaria (atal guztietakoa): Sergio Mimica-Gezzan.

Atalak:

  1. Original Sin. Jatorrizko bekatua.
  2. Dome and the Domicile. Kupula eta etxea.
  3. Pestilence. Izurria.
  4. Judgement Day. Epaiketaren eguna.
  5. Temptation. Tentaldia.
  6. Ascendancy. Nagusitasuna.
  7. Purgatory. Purgatorioa.
  8. Epiphany. Epifania.

Lehen denboraldiaren izena izan zen "Medici: Masters of Florence" zehazki, hurrengoetan aldatu egin baitzen.



Deskargatu
Azpitituluak-eus dio:
2019/11/28 16:02
Lehen denboralditik bigarrenera salto handi bat dago. 20 urte igaro dira, eta lehenbiziko parteko pertsonaiak, geratzen direnak zaharrak direnez, aktore desberdinekin daude ordezkatuak. Produkzioan ere aldaketa asko nabarmentzen dira, Florentzia zaharraren berregiketa beste era batean egina dagoela ematen du. Denboraldi honetan Lorenzo Medici, Magnifikoa, da protagonista.

Medici S02 edo, bere izen zehatzez, "Medici: The Magnificent" denboraldi hau 2018an eman zen telebistan. 8 ataleko denboraldia izan zen, eta atal bakoitzerako bina sinkrinozazio itsatsi ditugu, bertsio hauetarako:

720p.NF.WEBRip.DDP5.1.x264-NTb
Medici.Masters.of.Florence.S02.FRENCH.HDTV.XviD-EXTREME

Deskargatu