Star Wars-i lehia egiteko asmoz sortutako 'espazioko opera': Rebel Moon

Azpitituluak-eus 2024/07/09 13:56:10 GMT+2
Netflix plataformak eta Zack Snyder zuzendariak irismen handiko space opera edo zientzia-fikzio galaktikoko saga bat sortu nahi izan dute: Rebel Moon. Inperio gaizto bat, errebelde isolatu batzuk periferian aliantzak agian hauskorrak sortzen... Erreferentzia argiak beste saga batzuei, eta bereziki Star Wars-i, zeina beste plataforma batek kudeatzen duen jabetzan (Disneyk).

2023an hasi zen ekimen hau emaitzak ematen, ekoizpen fasea lehenagotik datorren arren. Sorkuntzaren aldetik emaitza iritsi ote den helburuetara... zuek esan, lehen eta bigarren partea hemen baitaude:

Baina kontua da ahalegin hau bera jada dokumental bihurtu dutela film honekin, making-of harro samarrarekin, eta honen azpidatziak ere baditugu.:

Spoilertxo bat: ez da iristen Star Wars izan zenera. Jedien saga zaharrak gaur egingo telesailtxoetan duen mailara... hori akaso bai, ze hain zaila ere ez da.