Creating a Universe: The Making of Rebel Moon

Azpitituluak-eus 2024/07/06 09:01:00 GMT+2

Netflix plataformak eta Zack Snyder zuzendariak irismen handiko space opera edo zientzia-fikzio galaktikoko saga bat sortu nahi izan dute. Inperio gaizto bat, errebelde isolatu batzuk periferian aliantzak agian hauskorrak sortzen... Erreferentzia argiak beste saga batzuei, eta bereziki Star Wars-i, zeina beste plataforma batek kudeatzen duen jabetzan (Disneyk).

Sorkuntzaren aldetik emaitza iritsi ote den helburuetara... zuek esan, lehen eta bigarren partea hemen baitaude. Baina kontua da ahalegin hau bera jada dokumental bihurtu dutela film honekin, making-of harro samarrarekin: Creating a Universe: The Making of Rebel Moon. Eta honen azpidatziak ere baditugu.

Zuzendariak: Banks Farris, Jon Deaton. Parte hartzen dute: Zack Snyder zuzendariak eta Rebel Moon sagako aktoreek. Iraupena: 28 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Creating.A.Universe.The.Making.Of.Rebel.Moon.2024.WEB.H264-RBB

Creating.A.Universe.The.Making.Of.Rebel.Moon.2024.720p.NF.WEBRip.x264-GRG

Creating.A.Universe.The.Making.Of.Rebel.Moon.2024.1080p.NF.WEB-DL.DDP5.1.H.264-FLUX
Creating.A.Universe.The.Making.Of.Rebel.Moon.2024.720p.NF.WEBRip.X264-LAMA