Star Wars, 1. trilogia euskaraz osatuta

Azpitit — 2015/06/29 08:47:00 GMT+1

Azken asteetako ekarpen batzuei esker, osatua geratu da Star Wars-eko lehen trilogia klasikoa. Aspalditik geneukan 3. zatia, baina aurten Jabier Zabaletak eta Luistxo Fernandezek osatu dituzte beste bi film, eta hortxe ditugu beraz.

Gainera, film hauek euskarazko audioarekin lor daitezke Euskal Encodings-en, Igor Leturiak egin zuen arkeologia teknologikoko lanari esker.

Trilogiak aurrekari historiko gisako prequel batzuk izango zituela erabaki zutenean, 3 atal horiek berrizendatu egin zituzten Episode IV (A New Hope), Episode V eta Episode VI gisa. Prekuelen trilogia modernoago hori ez dugu euskaratua oraingoz. Kritikarien iritziz, kalitatez okerragoa da. Hauek dira filmak:

  • Star Wars Episode I: The Phantom Menace
  • Star Wars Episode II: Attack of the Clones
  • Star Wars Episode III: Revenge of the Sith

Aurten, 2015. urte honen amaieran, berriz denboran aurrera eginez, Episode VII The Force Awakens estreinatuko da.