Saga interesgarri batzuk osatzen
Lehenik eta behin, Back to the Future trilogia sendo eta osatua. Lehen atala bikaina izan zen, eta jarraipenezko bi film izan zituen, argumentu nagusiaren bueltak ematen, akaso oso kiribilduak, baina azkenean ondo ezkondu zirenak. Marty MacFly-ren denbora makinarekin, Delorean mitikoarekin, orain euskaraz gozatu daiteke.
Men in Black izan zitekeen trilogia osatu bat, baina ekoizle jendeari okurritu zitzaion beste produktu mota batean bihur zitekeela: frankizia. Tira, hemen lehendik hirugarren partea geneukan (denbora bidaien inguruko digresio interesgarri bat, bide batez), eta orain film originalarekin eta aktore desberdinekin saiatutako frankiziaren luzapenarekin osatu da (ez da gauza bera Will Smith eta Tommy Lee Jones falta direnean).
- Men in Black
- Men in Black 2 (hau euskaratu gabe daukagu oraindik)
- Men in Black 3 (denbora bidaiak tarteko... oso txuloa)
- Men in Black: International
Pelikula hauez gain, beste zenbait ere gehitu ditugu, horien artean aipagarriak:
- The Thing, beldurrezko klasikoa, John Carpenterrek 1982an zuzendutako bertsioa.
- A Bronx Tale (1993), Robert de Nirok zuzendutako lehen filma.