Men in Black

Azpitituluak-eus 2021/08/06 07:22:08 GMT+1

Men in Black 1997an hasitako film frankizia batean lehenbizikoa izan zen. Hemen, honetaz gain, hirugarren partea dugu, eta 2021 bitartean egin den azkena (aktore aldaketarekin), Men in Black International. Falta zaigun 2. partea eta International delakoak ez dira oso onak, beste biak bai, hauxe eta denbora-bidaietan angelu interesgarria eskaintzen duen MIB 3 delakoa.

Izenburuak adierazten duen bezala ufologian eta estatubatuar kultur herrikoian oso errotua dagoen beltzezko gizonen hiri kondaira ospetsuari buruzko filma da. Legenda hori benetakoa bilakatu da filmean: Urteetan zehar estralurtarrak Lurrean oharkabean eta inork jakin gabe gizakien artean bizi izan dira. Beltzezko Gizonak AEBetako gobernuaren sekretu goreneko sail bat osatzen duten agente sekretuak dira. K agente beteranoari gazte bat gehituko zaio, J agente hasberria, eta honen lehen hastapenak nahastiuko dira arrisku galaktiko larri batekin.

Zuzendaria: Barry Sonnenfeld. Ekoizleak: Walter F. Parkes, Laurie MacDonald. Gidoia: Ed Solomon. Aktoreak: Tommy Lee Jones, Will Smith, Linda Fiorentino, Vincent D'Onofrio, Rip Torn. Herrialdea. AEB. Hizkuntza: ingelesa.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Men.In.Black.1997.720p.BluRay.x264.YIFY
Men.In.Black.1997.1080p.BluRay.x264.YIFY
Men.In.Black.1997.BluRay.1080p.5.1CH.x264.Ganool
Men.in.Black.1997.BluRay.1080p.DTS-HDMA-FraMeSToR
Men.In.Black.1997.1080p.Blu-ray.AVC.DTS-HD.MA.5.1-CHDBits
Men.In.Black.1997.REMASTERED.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG
Men.In.Black.1997.REMASTERED.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
Men.in.Black.1997.UHD.720p.BluRay.x264.850MB-Pahe.in
Men.in.Black.1997.BluRay.720p.x264.AC3-HDChina

Zip archive Men.In.Black.1997.eus-ondo.zip — Zip archive, 29 KB