Back to the Future

via Filmazpit — 2012/12/03 17:33:00 GMT+1

Trilogia bikain baten lehen alea. Geek kulturaren ikono bat. Laburpena: Doc zientzialari zoro samarrak denboran bidaiatzeko makina asmatu du, eta auto txulo batean ezarri du, Delorean batean. Erregaia lortzeko egin duen plutonio lapurretak kontua konplikatzen du, eta gizaki baten lehen bidaia ez du Doc-ek egingo, baizik eta bere lagun nerabeak, Marty McFly-k. Honek ustekabean iraganera bidaiatuko du, bere gurasoak institutuan elkartu zireneko garaira.

Zuzendaria: Robert Zemeckis. Gidoia: Robert Zemeckis, Bob Gale. Aktoreak: Michael J. Fox, Christopher Lloyd, Lea Thompson, Crispin Glover. Estudioak: Amblin Entertainment, Universal Pictures (banaketa). Estekak: Imdb | Rotten tomatoes

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:

 Back.To.The.Future.Trilogy.Box.Set[2007]DvDrip-aXXo
 Back.To.The.Future[1985]DvDrip-aXXo

Bi izen hauetan lehenbizikoa trilogia osoaren torrent bat da, sarean erraz aurki dezakezuena. Haren barruan dagoen aXXo bertsioarekin bat datoz azpidatziak. Itzulpen hau egin zen 2012 urteko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asterako, eta azpitituluak Filmazpit-ek jarri zituen gero sarean. Filmazpit-ek hasitako lan hau norbaitek trilogiarekin osatuko balu, sekulakoa litzateke (hona, adibide gisa, lerro tenporalen nahasketa grafiko batean hiru filmak kontuan hartuz).

application/rar back-to-the-future.srt.rar — application/rar, 36 KB