Roald Dahlen ipuinak eta Wes Andersonen irudikapen koloretsuak

Azpitituluak-eus 2023/11/02 17:31:49 GMT+2
Film laburrak ez dira oso ohikoak gure katalogoan, baina Netflixen bidez banatu berri diren lau elkartu eta "telesail" baten eran argitaratu ditugu, hala aurkez daitezkeelakoan. Wes Anderson zuzendariaren 'Roald Dahlen film laburren sorta'

Roald Dahl da 20. mendeko mundu literaturako ipuingile ezagunenetakoa, nahiz eta sorta honetan ez diren agian ipuinik ezagunenak bildu. Baina tira, hor daude, 

  • The Wonderful Story of Henry Sugar / Henry Sugarren istorio zoragarria.
  • The Swan / Beltxarga. 
  • The Rat Catcher / Arratoi hiltzailea.
  • Poison / Pozoia. 

Lau ekoizpenetan aktore errepikatuak (gehienak) erabili ditu Wes Andersonek, horien artean,  Dev Patel, Benedict Cumberbatch, Ralph Fiennes, Ben Kingsley, Rupert Friend ... eta Wes Anderson izanda, bere estetika koloretsu hain berezi horrekin tindatuta daude lau ekoizpenak.

ikusi hemen beraz: Wes Anderson / Roald Dahl quartet

Bestalde, bada gure katalogoan Wes Andersonen lan gehiago, estetikaren kontu hori konprobatu nahi baduzue: Isle of Dogs eta The Grand Budapest Hotel.

Roald Dahli dagokionez, haren narrazio batean dago oinarrituta beste sorgin-film hau, The Witches.