Isle of Dogs

via Open Data Euskadi / cc-by-sa — 2019/12/30 10:10:00 GMT+2

Animazio tradizionala eta stop-motion erakoa nahasten ditu. Japonian dago girotuta eta kultura eta estetika japoniarraren osagaiez atondua dago. Akira Kurosawaren mireslea da Wes Anderson zuzendaria, eta haren aurkikuntza filmiko batzuk eraman nahi izan ditu pantailara, ukitu propioa emanda. Era berean, Hokusai eta Hiroshige pintoreen lanek ere eragin nabarmena izan dute. Stanley Kubrick eta Andrei Tarkovskiren lanen arrastoa ere ikusten ahal da.

Sinopsia: Megasakiko herrian txakur gripearen izurritea zabaldu da. Horren ondorioz, agintariek txakur guztiak irla batera eramatea erabakiko dute. Hortik aurrera, txakurrak bakartuta biziko dira. Mutiko bat, Atari izebnekoa, ez dago prest Spots bere lagun fidela galtzeko. Horregatik, irlara abiatuko da, haren bila. Bertara ailegatzean, espero ez zuen errealitate bat aurkituko du, eta herria arriskuan jartzen duen plan bat ezagutuko du. Bost txakurren laguntza izango du mehatxuari aurre egiteko.

Zuzendaria: Wes Anderson.
Gidoia: Roman Coppola, Jason Schwartzman, Wes Anderson, Kunichi Nomura.
Animazio zuzendaria: Mark Waring.
Ahotsak: Koyu Rankin, Greta Gerwig, Kunichi Nomura, Bryan Cranston, Scarlett Johansson, Edward Norton, Bill Murray, Tilda Swinton, Jeff Goldblum, F. Murray Abraham, Harvey Keitel, Bob Balaban.
Herrialdea: AEB.
Iraupena: 101 min.
Generoa: Komedia / Animazioa / Abenturak / Zientzia-fikzioa.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Isle.of.Dogs.2018.HDRip.XviD.AC3-EVO
Isle.of.Dogs.2018.WEBRip.x264-SHITBOX
Isle.of.Dogs.2018.1080p.WEBRip.x264.AAC2.0-SHITBOX
Isle.of.Dogs.2018.1080p.HDRip.X264.AC3-EVO
Isle.Of.Dogs.2018.HDRip.AC3.X264-CMRG
Isle.of.Dogs.2018.720p.HDRip.700MB-iExTV
Isle.Of.Dogs.2018.720p.WEBRip.x264-[YTS.AM]
Isle.Of.Dogs.2018.1080p.WEBRip.x264-[YTS.AM]
Isle.of.Dogs.2018.720p.WEBRip.MkvCage.WS
Isle.of.Dogs.2018.720p.HDRip.X264.AC3-EVO

Zip archive Isle of Dogs - Euskera zuz.srt.zip — Zip archive, 26 KB