Wes Anderson: Roald Dahl quartet (lau film labur)

Azpitituluak-eus 2023/10/03 11:15:00 GMT+2
Urtea
2023

Wes Anderson zuzendariaren 'Roald Dahlen film laburren sorta' ez da berez telesail bat, baina zuzendari bat aktore errepikatuekin idazle baten lau ipuinen adaptazioa izanda, denak batera jartzekoak ere izan daitezke. Netflixen ekoizpen bat izan dira lau filmak, eta euskarazko azpidatziekin estreinatu ziren 2023an.

Honakoak dira lanak:

The Wonderful Story of Henry Sugar / Henry Sugarren istorio zoragarria. Sinopsia: Guru bat omen dago begiak itxita ikusteko gai dena, eta harengana joko du gizon aberats batek abilezia ikasiz hero jokoan tranpak egiten lagunduko diolakoan. Aktoeak: Ralph Fiennes (Roald Dahl, polizia), Benedict Cumberbatch (Henry Sugar, Max Engelman), Dev Patel (Dr. Chatterjee, John Winston), Ben Kingsley (Imdad Khan, krupierra), Richard Ayoade (Dr. Marshall, Yogi). Iraupena: 39 min.

The Swan / Beltxarga. Sinopsia: Nerabeentzako istorioa edo; mutil txiki baina azkar batek jazarpena jasaten bi bully handi eta txotxolorengandik. Aktoereak: Rupert Friend (Narrator), Ralph Fiennes (Roald Dahl), Asa Jennings (Peter Watson). Iraupena: 17 min.

The Rat Catcher / Arratoi hiltzailea. Sinopsia: arratoiak hiltzen dituen profesional baten inguruko istorioa, ez oso ezaguna Dahlen obraren kontestuan. Aktoreak: Richard Ayoade (kazetaria), Ralph Fiennes (arratoi-gizona), Rupert Friend (Claud). Iraupena: 17 min.

Poison / Pozoia. Sinopsoa: Gizon bat ohean dagoela, bapatean esnatu eta konturatuko da ohean suge pozoitsu bat dagoela berarekin. Aktoreak: Dev Patel (Woods), Benedict Cumberbatch (Harry), Ralph Fiennes (Roald Dahl), Ben Kingsley (Dr. Ganderbai). Iraupena: 17 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauek banan-banan jaitsi eta topatzen badituzu:

The.Swan.2023.1080p.WEBRip.DDP5.1.x265.10bit-GalaxyRG265[TGx]
The.Rat.Catcher.2023.1080p.NF.WEB-DL.DDP5.1.H.264-AceMovies[TGx]
Poison.2023.1080p.NF.WEB-DL.DDP5.1.H.264-AceMovies
Poison.2023.1080p.WEBRip.x26
The.Wonderful.Story.of.Henry.Sugar.2023.1080p.WEB.h264-ET

Zip archive wes-roald-EUS.zip — Zip archive, 48 KB