Beste 25 film gehiago

Azpitituluak-eus 2019/01/09 18:14:58 GMT+2

25 film gehiago gehitu ditugu aste honetan Azpitituluak.eus.eko katalogora. Izena eman duen erabiltzaile batek Arene laburraren azpidatziak eta Errementari 2018ko euskal filmarenak igo ditu, eta bestetik, Open Data Euskadiren katalogoan agertutako beste zenbait film ere gehitu ditugu.

Horien artean aipagarri: Alice Ispiluan Zehar (Tim Burton), American Sniper (Clint Eastwood), Cafe Society (Woody Allen), The Idol film palestinarra, Doctor Strange Marvel univertsokoa eta American Honey.