Errementari

Saul Goodman 2019/01/08 12:45:00 GMT+2

Hamar urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo. Gidoia: Paul Urkijo Alijo, Asier Guerricaechebarriaren laguntzarekin. Aktoreak: Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Uma Bracaglia, Ramon Agirre, Josean Bengoetxea, Gotzon Sanchez, Jose Ramon Argoitia, Gorka Aguinagalde, Iñigo de la Iglesia, Aitor Urtzelai, Maite Bastos, Itziar Ituño, Zigor Bilbao, Jon Ander Alonso.


Ekoizpena: Kinoskopik Film Produktion, Pokeepsie Films, Nadie Es Perfecto, Gariza Films, The Project, Ikusgarri Films, Errementari Filma AIE. Iraupena: 93 minutu. Jatorrizko hizkuntza: euskara. Webgunea: www.errementari.com

Bertsio honetarako: Errementari.The.Blacksmith.and.the.Devil.2017 Multi.1080p.NF WEB-DL.DD+5.1.H264-CMRG

Zip archive Errementari.q.srt.zip — Zip archive, 22 KB