Azpitituluak Euskaraz-eko hainbat azpidatzi integratu dituzte Filmin-en

Azpitituluak-eus 2024/07/04 14:36:40 GMT+2
Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek Azpitituluak Euskaraz webgunerako sortuak.

Hemen albistea Berrian. Eta katalogoa errepasatzeko aukera Filiminen.

Euskaratu dituzten filmetako azpidatzi asko geure webgune honetan zeuden eta daude. Esate baterako, Back to the Future trilogia, Estiu 1993 katalana, Ida Pawel Pawlikowskirena Maialen Sobrinok eta Ander Gortazarrek boluntarioki euskaratua, edo Josu Goikoetxea idazlearen ekarpen parea, Vertigo Hitchcokena eta In the Mood for Love Wong Kar-Wairena (2000. urteko film horretakoa da albiste honetako irudia).