Ida

Maialen Sobrino, Ander Gortazar — 2014/06/28 11:58:00 GMT+1

Anna da 60. hamarkadan girotutako film honen protagonista, bizitza osoa komentu batean pasa duen neska gaztea. Botuak egitear dela ezagutzen du bizirik duen senide bakarra, Wanda izeba, epaile estalinista. Hark ezagutarazten dizkio bere jatorri judutarra eta bere egiazko izena: Ida. Gerran erahildako gurasoen aztarnen bila abiatuko dira orduan.

Herrialdea: Polonia. Hizkuntza: poloniera. Azpitituluak bat datoz bertsio hauekin:

 Ida.2013.PL.HQ.DVDRip
 Ida.2013.PL.mkv
 Ida.2013.PL.DVDRiP.x264-PSiG
 Ida.2013.PL.DVDRiP.x264
 Ida.2013.DVDRip.x264.5.1.AC3.KINeMA

Zuzendaria : Pawel Pawlikowski. Gidoilariak : Pawel Pawlikowski eta Rebecca Lenkiewicz. Aktoreak : Agata Kulesza, Agata Trzebuchowska, Dawid Ogrodnik. Imdb

application/rar Ida.2013.PL.srt.rar — application/rar, 8 KB
derzu dio:
2014/06/28 14:59
argenteam puntu net helbidean erraz jaitsi daiteke filma, eta bat dator azpitituluekin
Azpitit dio:
2014/06/29 11:22

Eskerrik asko lagunak, bereziki Maialen, lehen lanagatik, aurretik Anderrek Dersu Uzala euskaratu baitzuen.

Oker ez bagaude, zuek biok Polonian zabiltzate ezta? aukera polita egin duzue bertako zine berrienaren adibide hau euskaratzen. Eskerrik asko berriz ere.

Bide batez, gehitu dugu sinkronizazio extra batzuekin bat etorriko dela.

Luistxo dio:
2014/07/08 21:44
Ikusi dut. Zaindutako anbientazioa, baina istorio bat ere bai azpian. Pelikula ona. Eskerrik asko Maialen eta Ander.