2019. urtea karga masibo batekin amaitu genuen, helburuak betez
Azpitituluak-eus
—
2020/01/08 17:10:52 GMT+1
60 film baino gehiagoko azpidatzi karga masibo bat egin genuen abenduaren 27aren eta 30aren artean. Guztira 1.200 film baino gehiago daudelarik jada datubasean 2020. urte hau hasi dugunean.
Gehitutako filmen artean; Marvel eta DC Comics etxean crossover edo superheroi pilaketa handiak, oscarretan sariak irabazi izan zituzten Darkest Hour, Phantom Thread, The Shape of Water edo Three Billboards, animazio interesgarria hala nola Mutafukaz edo Loving Vincent (Van Goghi buruz, oliozko animazioaz egina, nolabait esatearren), Donostiako urrezko maskorra izandako The Disaster Artist edo indie gusto batetik publikoa ere erakarri zuten Call Me By Your Name edo The Florida Project filmak.
2019an Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdietan, euskara eta IKT alorrean edukiak sustatzeko laguntza jaso genuen. Ehun filmen azpidatziak (eta telesail ataletan, gutxienez 50) gehitzeko konpromisoa hartu genuen, eta horixe egin dugu, kopuruak apur bat gainetik gaindituz.
Horiez gain, erabiltzaileen ekarpenetara irekita jarraitzen du webguneak, eta jendearen ekarpen horien artean agertu dira aurten honakoak (besteak beste):
- XTC pop taldeari edo Scott Walterri buruzko dokumental musikalak.
- Familia eskuluzea, Hirokazu Kore-Eda-rena.
- Estiu 1993 film katalan ederra.
- To be or not to be, Ernst Lubitschen maisulana.