Familia eskuluzea (Manbiki Kazoku)

Josu Etxarri 2019/09/24 19:54:00 GMT+1
2018an Cannes-eko Urrezko Palma irabazi zuen filma. Hirokazu Kore-eda-k (Still Walking, Daremo shinarai...) zuzentzen du 2018 film onenetariko hau. Benetan hunkigarria, guztiz gomendagarria.

Herrialdea: Japoinia 
Generoa: Drama
Urtea: 2018
Zuzendaria: Hirokazu Koreeda
Gidoia: Hirokazu Koreeda
Argazkia: Ryûto Kondô
Musika: Haruomi Hosono
Aktoreak: Kirin Kiki, Sôsuke Ikematsu, Lily Franky, Moemi Katayama, Sakura Ando, Mayu Matsuoka
Sinopsia: Ohi bezala lapurretan aritu eta gero, hotzez uzkurtutako neskato bat aurkituko dute Osamuk eta haren semeak kalean. Hasieran, Osamuren emazteak ez du neskatoa haiekin geratzerik nahiko, baina azkenean hartaz errukituko da. Familia zailtasunez ateratzen da aurrera, lapurreta txikiak eginez, baina hala eta guztiz ere zoriontsu dira, ustekabeko gertakari batek haien arteko loturak proban jartzen dituen arte.

Izenburuak: Manbiki Kazoku (japonierazko originala). Familia eskuluzea, itzuli dugu hemen. Nazioartean Shoplifters izen ingelesarekin banatu zen. Hego Euskal Herrian Un asunto de familia izenburuarekin estreinatu zen, eta Ipar Euskal Herrian Une affaire de famille.

Nota Filmaffinityn: 7,5

Bertsioak. Bi fitxategi doaz erantsita. Webrip izeneko SRT-a bat etorriko da bertsio hauekin:

Shoplifters.2018.720p.AMZN.WEB-DL.DDP5.1.H.264-NTG
Shoplifters (2018) [WEBRip] [720p] [YTS.AM]
Shoplifters.2018.SUBBED.WEBRip.x264-ION10
Shoplifters.2018.1080p.AMZN.WEB-DL.DDP5.1.H.264-NTG

Eta Bluray izenekoa, beste hauekin:

shoplifters 2018 japanese 1080p h264 aac-vxt
Shoplifters.2018.720p.BluRay.x264-[YTS.AM]
shoplifters.2018.limited.1080p.bluray.x264-cadaver
shoplifters.2018.japanese.720p.bluray.hevc.x265.rmteam

Zip archive Familia-eskuluzea.zip — Zip archive, 66 KB