To be or not to be

Oier Gorosabel Larrañaga 2019/05/07 06:25:00 GMT+1
Satira politiko zorrotza, bere sasoian oso polemikoa izan zen umore beltzez lepo, baina denborarekin zinemako historiako film onenetakoen artean gogoratzen dena.

“To be or not to be” Ernst Lubitschen filmik onenetakoen artean dago, eta zinemaren historiako komedia bezala ere lehen postuetan kokatzen da. Halere, estreinaldiaren unean ez zuen harrera onik izan: aliatuen aldetik ez zen begi onez ikusi gatazkari buruz umorea egitea (kontuan har dezagun artean II Mundu Gerra abian zela, eta Hitler indarrean zegoela). Baina satiraren bitartez, Lubistschek nazismoaren eta militarismoaren kritika zorrotza egin zuen, propaganda-filmen manikeismo errazean erori gabe. Gidoia erloju-mekanismoa bezalakoa da, non ez dagoen alferrikako eszenarik, kontatu nahi den historiaren garapenerako. Nabarmendu beharra dago zuzendariak aktoreei egiten dien omenaldia, non maitasun handiz haien “izarkeriei” irri egiten dion, bigarren mailako antzezleei gorazarre eginez.

Sinopsia: 1939 urtean, naziek Varsovia okupatzen dute. Siletsky irakasleak, Gestaporentzat lan egiten duen espioia, Poloniako erresistentziako kideen zerrenda darama. Zerrenda hori naziengana ez ailegatzeko, antzerki konpainia bateko kideek Erhardt koronel odolzalea eta Siletsky ordezkatuko dute, eta SS-etako koartel nagusian sartuko dira.

Zuzendaria eta ekoizlea:  Ernst Lubitsch. Gidoia: Melchior Lengyel, Edwin Justus Mayer, Ernst Lubitsch. Antzezleak:  Carole Lombard, Jack Benny, Robert Stack, Felix Bressart,  Sig Ruman. Musika : Werner R. Heymann, Miklós Rózsa. Argazkia: Rudolph Maté. Edizioa : Dorothy Spencer.  Izenburuak : Izan ala ez izan (eu), Jeux dangereux (fr), Ser o no ser (es). Espinof.com

Bertsio honetarako :

To.Be.Or.Not.To.Be.1942.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM].mp4

Plain Text To.Be.Or.Not.To.Be.1942.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM].srt — Testu arrunta, 113 KB